Hesteetako hanturazko gaixotasunak (HHG) bi alderdi izan ditzake, Ultzeradun kolitisa eta Crohn gaitza.

Espaina mailan, Ultzeradun kolitisa Crohn gaitza baina ohikoagoa da, 58% batetik, %42 bestetik eta tarte hau datozen urteetan areagotuko dela uste da. Bi gaixotasunek amankomunean  zera dute: hesteetako gaitzak izanik, autoinmuneak, hanturazkoak eta kronikoak dira, zeintzuk agerraldietan azaltzen dira. Batetik garapen aldiak (aldi aktiboa) eta bestetik geldialdi epeak izaten dira (geldiune aldia). Bi kasuetan, organismoak elikagaiak digeritzeko eta mantenugaiak xurgatzeko daukan gaitasuna eraldatzen da eta honetaz gain, ezaugarri kliniko eta patologiko antzekoak dituzte. Ohikoenak hauek dira; beherakoa, odola kaketan, nekea, sabaleko mina, jateko gogo gutxi, pisua galtzea eta sukarra.

Halar ere, ezberdintasun kliniko eta patologikoak aurki ditzakegu bien artean. Adibidez, kaltetutako eremuan. Ultzeradun kolitisaren kasuan, hanturak sortzen dituen kalteak kronikoak bihurtzen dira heste lodiaren horman (kolona), Crohn gaitzean aldiz, digestio-aparatuaren edozein tokitan agertu daitezke hauek (ahotik hasita uzkiraino).

Bata edo bestea eduki daiteke, sekula ez biak batera. Hantura zein gaixotasunek sortu duen ez dakigunean. kolitis zehaztugabearen izena ematen diogu.

 

Crohn eta Ultzeradun kolitisa edukitzearen arrazoiak

Ez da ezagutzen HHG-aren arrazoia, hala ere, uste da eragile genetikoak, ingurunekoak eta hesteetako mikrobiotan sortutako aldaketek zerikusia dutela.

Hau da, ez dago Crohn gaitza eta Ultzeradun kolitisa sortzen duen arrazoi bakar bat. Genetikoki horren alde egon daitezkeen pertsonetan ematen da, zeintzuetan inguruneko faktoreek, eta nola ez, hesteetako bakteriek sistema inmunizatua eraldatzen dute, denboran mantentzen den hanturazko erantzun ez ohiko bat sortu eta gaixotasuna agerrarazten duena. Ondorioztatzen da beraz, GAIXOEK EZ DAUKATELA ERRUA bere gaixotasunaren agerpenaz, hau ez delako azaltzen egiten edo ez-egiten denarengatik, hau da, dieta eta estresaren kasuetan, adibidez.

 

Non, noiz eta zeinek garatu dezake Crohn eta Ultzeradun Kolitisa

Gaixotasuna eragiten duten arrazoiak ez dira ezagunak, baina datu batzuk zera adierazten dute:

  • HHG -a ohikoagoa da herrialde garatu eta hirigunetan.
  • Españan HHG kasuak areagotu dira azken hamarkadetan.
  • Edozein arraza edo talde etnikorengan izan dezake ergina.
  • Gizonezkoak zein emakumeek pairatzen dute.
  • Edozein adinetan ager daiteke, baino normalean 30 urte bete aurretik azaltzen da.
  • 1996 geroztik Crohn gaitza 10 urtetik beherako umeetan bikoiztu da.

 

Bilakaera

Crohn gaitza eta Ultzeradun kolitisa gaixotasun kronikoak dira, behin betiko tratamendurik ez daukatenak. Hau da, ezin dira guztiz sendatu. Hala ere, kontutan hartu behar da gaixotasun hauen bilakaera aldagarria dela, jasotzen diren tratamenduen arabera: gaixotasunaren iragarpen eta bilakaeran aldaketak erakutsi dituztenak epe motz eta luzean, hain zuzen ere.

Hala ere, tratamenduen aurrean ematen den erantzuna eta bilakaera BANAKAKOA da. Tratamendu hauen eraginkortasuna aldatzen da gaixo batetik bestera eta batzutan beharrezkoa da sendagai ezberdinekin probatzea gaixoarentzat egokiena dena lortu arte.