Bazkide maiteak,

Dakizuen bezala, maiatzaren 19an Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren Munduko Eguna ospatu genuen, eta arrazoi honengatik ACCU Gipuzkoatik informazioa bidali genizuen ospatutako ekitaldiei buruz.

Egin genuen jardunaldian, prestatu dugun elkarteari buruzko bideoaren aurkezpenaz gozatu ahal izan genuen, bai eta Jesus Muñoz elkarteko psikologoak eta Rosanna eta Karmele gure elkartekideetako kideek emandako hitzaldiez ere. Azken horiek HHGren ikuspuntu bat erakutsi ziguten, gaixoaren ikuspuntutik.

Gainera, gauean, more kolorez (gaixotasunaren kolorea) argiztatu ziren Donostiako Udala eta Ordiziako Barrena Jauregia.

Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta informazio hori zabaltzera animatzen zaituztegu.

Mila esker.