Monthly Archives: azaroa 2019

Home/2019/azaroa

HHG-ri buruzko komiki berria gazte eta nerabeentzat

Bazkide maiteak, Accu Granadatik jakinarazi digutenez, HHG-ri buruzko komiki bat egin dute, gazte eta nerabeengan pentsatuta Komiki hau gaixotasunera lehen aldiz hurbiltzeko beste tresna bat bezala pentsatuta dago. Laster izango dugu komiki hau ACCU Gipuzkoan; beraz, interesatuta bazaudete, jarri harremanetan elkartearekin. Eskerrak eman nahi dizkiogu ACCU Granadari ekimen honengatik. Elkarrekin gehiago egiten dugu!  

ACCU Gipuzkoako Gabonetako afaria (Abenduak 20)

Maiteak, bazkideak. ACCU Gipuzkoatik gonbidatzen zaitugu Donostian 2019ko abenduaren 20an, ostirala, egingo den afarian parte hartzera, Gabonak eta Urte Amaiera gertu daudela eta. Helburua da hanturazko gaixotasuna duten pertsonen eta haien familien arteko topaketa sustatzea. Giro lasaian, elkarrekin gozatu eta esperientzia partekatu ahal izateko. Ondoren afariko menua duzu, eta laster jasoko duzu e-posta informazio guztiarekin. [...]

ACCU España finalista izan da Somos Pacientes 2019 sarietan. (Animatu botoa ematera)

Bazkide maiteak,#LaHistoriaInvisible kanpaina finalista da Somo Pacientes 2019 sarietako sare sozialen kategorian, non sare sozialetako pazienteen erakundeen ekimenak lehiatzen diren. Ekimen irabazlea epaimahai batek aukeratuko du eta saria datorren azaroaren 26an banatuko da Madrilen, Somos Pacientes VII. Jardunaldiaren baitan. Behatzak gurutzatu genituen.Gainera, Pazienteen kategorian ere parte hartuko du kanpainak, "Publikoaren sari" moduko bat, bozketen arabera [...]

Go to Top