Beharradaukat

Zure tablet edo mugikorrean erabiltzeko aplikazioa jeitsi ezazu Android bertsioan!

Lortu Google Play dendan

Egitasmoa

EGITASMOA

“BEHARRA DAUKAT!” egitasmoa kutsakorra ez den osasun-arazoa edukita, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dago. Gaixo hauen arazorik larrienetarikoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da.

Zenbait pertsonek, egoera honen aurrean, bere bizitza-kalitatea gutxietsita ikusten dute, etxetik ateratzea edo lagunarteko harremanak mantentzea zaila delako erabilgarria den komun bat gertu ez badago beharra dagoenean.

XEDEA

1.- Pazienteen bizi-kalitatea hobetzen lagundu, premia duten une eta lekuetan komunera azkar eta doan joateko aukera emanda.

2.- Hesteetako hanturazko gaixotasunei buruzko informazioa zabaldu (Crohnen gaitza eta Kolitis Ultzerosoa) eta paziente horiek dituzten premia eta beharren inguruko kontzientzia eragin gizartean.

Gaixoak

NORI ZUZENDUTAKO EKIMENA DA HAU?

Kutsagarria ez den osasun arazoren batek eragindako komunera joateko premia larria izaten duten pertsonei: hesteetako hanturazko gaitzen bat dutenei (Crohnen gaitza eta Kolitis Ultzerosoa), dena delakoarengatik ostomizatuta dauden pazienteei, erabat edo partzialki kolektomizatuta daudenei eta ondesteko minbizia, kolon narritakorra eta abar dutenei.

Jakina, paziente horiek guztiek ez dutela “BEHARRA DAUKAT!” txartela izango, sendagileek derrigorrezko iritzi badiote bakarrik lortuko dute.

NOLA ESKATU?

ACCU GIPUZKOAK bideratuko ditu “BEHARRA DAUKAT!” txartelak, beti ere medikuak bere beharra adierazten duenean. Lehenengo urrats honetan, egitasmoa OSI Donostialdearen eremuan eramango da aurrera, ondoren, Gipuzkoa osoan zabalduko delarik.

a) Lehen arretako zentruetan eskaera (familia-sendagileak ziurtatuta)

  1. Gaixoak eskaera orria eramango du, non bere datuak azaltzen diren. (Deskargatu)
  2. Bezeroen arretako leihatilan aurkeztuko du.
  3. Handik aste betera bueltatuko da medikuaren ziurtagiria jasotzera.
  4. ACCU-ra joango da eta ziurtagiria aurkeztu eta gero txartela jasoko du.

b) Donostia Ospitalean eskaera (digestio arloko medikuak ziurtatuta)

  1. Gaixoak eskaera orria eramango du, non bere datuak azaltzen diren. (Deskargatu)
  2. SAPU-n aurkeztuko du.
  3. Handik aste betera bueltatuko da medikuaren ziurtagiria jasotzera.
  4. ACCU-ra joango da eta ziurtagiria aurkeztu eta gero txartela jasoko du.

Txarteletan ez da gaixoaren izenik agertuko, baina zenbaki banaren bidez egingo zaie jarraipena.

Txartelak doan izango dira eta pazienteek ez dute, nahitaez, ACCU GIPUZKOAko bazkide izan behar.

Txartela ondo zaindu eta seriotasunez erabiltzeko eskatzen zaie pazienteei. Txartela galduko balitz, gaixoak kopia bat eskatu beharko du Elkartean, medikuaren agiriarekin batera.

Nola lagundu

Establezimendu batek parte hartzea erabakitzen duenean, formulario bat betetzen du, ACCU Gipuzkoa elkarteak horren berri izan dezan. Horretaz gain, “BEHARRA DAUKAT!” ekimenari buruzko leku guztietan establezimenduaren izena argitara eman ahal izateko baimena emango du.

Parte hartzen duen establezimenduari honako hauek emango zaizkio:

  • “BEHARRA DAUKAT!” eranskailuak, sarreran edo erakusleihoan ipini ditzaten. Horrela, pazienteek jakingo dute zeintzuk hartzen duten parte.
  • “BEHARRA DAUKAT!” ekimenari buruzko liburuxka batzuk, paziente zein gizartearentzako informazioarekin, bezeroen artean banatu ahal izateko.

Parte hartzen duen establezimenduari honako hau eskainiko zaio:

  • “BEHARRA DAUKAT!” ekimenean parte hartzen duten establezimenduen zerrendan agertzeko aukera.
  • “BEHARRA DAUKAT!” APP-an agertzeko aukera (eskuko telefonoetarako aplikazioan)
  • “BEHARRA DAUKAT!” webgunean agertzeko aukera.
  • Ekimenarekin lotutako albiste guztietan agertzeko aukera, ACCU elkartearen webgunean eta dagokion ACCU elkarteko sare sozial guztietan agertzeko aukera.

Atxikipen eskaera

Interesa daukaten saltokiek bete behar duten atxikipen-inprimakia:

Atxikipen eskaera

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedaturikoaren arabera, inprimaki honetan adierazitako datu pertsonalak ACCU Gipuzkoaren jabetzako fitxategietara sartuko dira, eta kudeaketari dagozkion zereginetarako eta zure eskabideari erantzuteko baino ez dira erabiliko.

Datuak eskuratu, aldatu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezu ACCU Gipuzkoak Zarategi P.ko 100 Txara I (9. Lok.)-ean duen bulegora idazkia bidalita; baita bulego horretara jo ere, hala nahi baduzu, inprimakian jasotako datuen helburuari, tratamenduari eta erantzukizunari buruzko argibide zabalagoak eskatzera.

Partaideak

Proiektuan parte hartzen duten establezimenduak eta erakunde publikoak esagutzeko, etxeko orrira joan zaitezke edo ikusi www.accugipuzkoa.es edo APP agertzen den zerrendan.

Zuk ere aitortu ahal duten leku bat kanpotik ikusgai ere, itsasgarri izango dute “BEHARRA DAUKAT!-¡LO NECESITO YA!”