Euskadin 6000 pertsonatik gora Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen bat jasaten dute, beraien artean, Ultzeradun kolitisa edo Crohn gaitza. Hauetatik 700 bat Gipuzkoan bizi dira. Badira hilabete batzuk, herrialde honetan, eta Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisa daukaten gaixoen Elkarteari esker (ACCU Gipuzkoa),  83 gaixok «Beharra Daukat», txartela daukatela. Txartel honekin, ekimenean parte hartu duten 314 saltoki edo tabernen komunak erabili ditzakete.

«A vivir que son dos días Euskadi» irrati-saioan, Jone Argoitiak eta Sergio Sendonek azaldu dute nola eragiten dien gaixotasunak beraien eguneroko bizitzan. «Nik, umeak txikiak nituenean eta beraiekin kalera irteten nintzenean, erraz sartu nintekeen komun-sare bat neukan buruan  eta beti nengoen  komun horien mende. Orain, txartela gainenan eramateak lasaitasun handia ematen dit. Gainera sare hori App batean dago sartuta eta uneoro dakit nora joan naitekeen», azaltzen du Jonek.

Sergiok 25 urte ditu eta hala dio «pertsona gaztea izanik gogorra da, batez ere ikaslea baldin bazara. Azterketa baten aurrean, komunera joateko premia etortzen bazaizu, derrigorrez joan behar duzu, ez daukazu aukerarik, bestela gainean egiten duzu. Egoera latza da, irakasle batzuk ulertzen zaituztelako baina ez denak. Gure arazoengan kontzientziazio-eza nabarmena da».

 

«Beharra daukat» ekimenak Osakidetzaren bermea dauka. Accu Elkarteak luzatzen du txartela, baina aurretik, gaixoak www.beharradaukat.eus web-orrian aurkituko duen inprimakia eraman behar dio sendagileari honek sinatu dezan.